Euskalerria irratiaren emankizunak etetea ebatzi du Gobernuak

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Legez kanpoko irratien emisioek Noaingo aireportuko segurtasuna arriskuan jartzen dutela dio Nafarroako Gobernuak

Euskadi Irratiari eta Radio Euskadiri ere jakinarazi die emankizunak eteteko erabakia


Naiara Elola.

Iruñea




Nafarroako Gobernuak legeak jaso gabeko hainbat irrati kateen emankizunak bertan behera uztea ebatzi du. Haien frekuentziek Noaingo aireportuko (Nafarroa) aire segurtasuna «arriskuan» jartzen dutela argudiatu du hartarako, nahiz eta uhinen arloa ez den bere eskumenekoa. Emisioak eteteko agindua jaso duten irratien artean EITB komunikazio taldeko Euskadi Irratia eta Radio Euskadi daude, eta baita irrati emankizunak euskara hutsean Iruñerrian eskaintzen dituen Euskalerria irratia ere. Hala, BERRIAk jakin ahal izan duenez, hilaren 30a baino lehen emankizunak bertan behera utzi beharko dituzte aipatutako hiru irratiek.



Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta Euskalerria irratiak Galarko (Nafarroa) Erreniega mendian dituzte antenak. Horien bitartez entzun daitezke hiru irrati kateak Iruñerrian. Bertan du antena ere AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioaz arduratzen den erakundeak. AENAk bere irrati frekuentzian interferentziak zituela jakinarazi zion Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskaritzari 2008ko urrian. Baina behin Erreniegan ikerketa egin ondoren, interferentzien jatorria ez zegoela Erreniegan jakinarazi zuen Jesus Berduque Mancho Nafarroako Egiaztapen Teknikoen buruak. Azterketa horren agiriak dioenez, «AENAren instalazioetan zegoen interferentzia».



Hilabete geroago, 2008ko azaroan, interferentziak zeudela jakinarazi zuen beste behin AENAk. Horren inguruan Berduque Manchok zuzendutako ikerketak dioenez, «Noaingo aireportuko irratian bada interferentzia bat, baina ez da jarraia, erreklamazioan esaten den bezala». Egiaztapen teknikoak antzemandakoaren arabera, «aireportuko kontrol dorrean dago interferentzia». Abenduan ere, antzeko erreklamazioa egin zuen AENAk, baina ezin izan zen ezer frogatu.


Artikulu osoa: Berria.info



Publié dans Euskara

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article
E
Buy Online - We are leading the best latest products General Electronics, Home, Phones, Watches in our online store. Click here to see all of our exclusive deals on Jewelry & Watches
Répondre