EHEk Euskaraz Bizi Eguna antolatu du maiatzaren 2rako

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Logo_ehe.jpg

 

 

 

Aurreko urteetan Lesaka, Oiartzun, Santurtzi, Azpeitia, Atarrabia eta Ondarroan Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu izan du Euskal Herrian Euskarazek (EHE), eta aurten, aro hari amaiera eman eta Euskaraz Bizi Eguna egingo du; maiatzaren 2an, Etxarri-Aranatzen. Gaur aurkeztu du eguna, Iruñean.

 

 

 

 

EHEk 30 urte bete berri ditu eta, maiatzeko Euskaraz Bizi Egunak atzera begirakoa egiteaz gain, "etorkizunera begira eragile euskaltzaleak egiten dituen planteamentuetarako mugarri izan nahi du, norbanakoongandik hasita eta komunitateari begira, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartu eta herri euskaldunaren bidean urrats berriak egiteko borondatearekin".  

 

 

 


Euskal Herrian Euskaraz bizi! Euskal Herri euskalduna eraiki! leloa izango du maiatzaren 2ko jaiak. "Euskaraz bizi den eta maila guztietan bizi nahi duen herri bat badela irudikatu nahi dugu. Horregatik aukeratu ditugu Etxarri-Aranatz eta Sakanako eskualdea, euskaraz bizitzeko grina duen zonalde euskalduna delako, eta etorkizuneko herri euskaldunaren erakusleiho izatea nahi dugulako".

 

 

 

 

 

 

Maiatzaren 2ko (igandea) egitaraua

- 10:00: diana, txupinazoa eta trikitilarien kalejirarekin. Ondoren, hamarretakoa plazan.
 


- Eguerdira bitartean: kale animazioa, herri kirolak, artisauen eta herri mugimenduen

erakusketak, graffitia, gaztetxekoen serigrafia tailerra, Nola bizi euskaraz? tailerra.


- 13:00: manifestazioa eta ekitaldi nagusia.


- Ondoren: bazkaria -500 lagunentzako tokia- eta kantaldia.


- Bazkalostean: haurrentzako jolasak eta Pantxika eta Txinparta pailazoak.


- 17:30: Aiko taldearen erromeria. Gaztetxean, Egurre eta Sakanako beste talde bat.

 

 

 

EHEren adierazpena

 

 

 

Berria.info

 

 

 


Publié dans Euskara

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article