Euskarazko hedabideak digital aroan Iparraldean entzun eta ikus daitezen hitzarmena sinatu dute

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


 

 

 

Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta EITBk asteazken honetan, maiatzaren 27an, 16:00etan hitzarmena sinatu dute EITBko Administrazio Kontseilu Gelan. Itunaren bidez bi aldeok EITBko euskarazko hedabideak digitalean entzun eta ikus daitezen ahalbidetzeko konpromisoa hartu dute. Hartara, ETB-1 eta ETB-3 telebistak, eta Euskadi Irratia eta Gaztea irratiak formato digitalean Lapurdin, Xiberoan eta Baxe Nafarroan hedatzen ahaleginduko dira.

 

 

 



Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak eta Juan Diego EITBko Estrategia zuzendariak izenpetu dute ituna, Blanca Urgell, EAEko Gobrnuaren Kultura sailburu berriaren presentzian.

 




Sinatzaileez gainera, honako hauek ere izan dira ekitaldian: Eusko Jaurlaritzatik, Antonio Rivera Kultura sailburuordea eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikararako sailburuordea; Jakes Abeberry Euskararen Erakunde Publikoan Euskal Herriko Hautetsien ordezkari; Jean René Etchegaray, Euskal Kulturaren aldeko Herrien Elkargoko lehendakaria; François Maitia, Akitaniako Eskualde Kontseiluko lehendari ordea; Estebe Eyherabide, Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria; Bernadette Soule, Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari ordea eta EITBren izenean, Bingen Zupiria ETBko zuzendaria, Julian Beloki EITBko Irratietako zuzendaria eta Mikel Agirre. EITBko Esplotazio eta Ingeniaritza zuzendaria.

 




Itunak gaur egun analogikoan hartzen diren EITBko euskarazko irrati eta telebista zerbitzu eta edukiak digitalean hartzen jarraitzeko aukera izatea du ardatz. Halaber urritik hona digitalean funtzionatzen duen ETB-3 telebista kate berria hedatzeko ardura ere hartu dute.

 

 

Kazeta.info

 



Publié dans Euskalgintza

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article