Zer da AEK?













korrika

AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea dugu. Euskaraz mintzatzen, irakurtzen eta idazten irakatsi eta euskal kulturan sakontzeko aukera eskaintzea da AEKren zeregina. Milaka ikasle izan ditu azken urteetan, ehunka euskaltegitan kokaturik, Euskal Herri osoan. Hori dela eta, AEK da, ezbairik gabe, helduen euskalduntze alfabetatze alorrean erakunderik hedatuena. Euskara eta euskal kulturaren alde lanean jardun duen urte logoaekhauetan guztietan, AEK-k metodologikoan pauso nabariak eman ditu, euskararen ikas-irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, baita emaitzak eraginkortzeari begira ere. AEKren eskaintza ez da mugatzen dituen euskaltegietara; horiez gain, elkarte, talde, ikastetxe eta enpresentzat ere ateak zabalik ditu, norberari hoberen datorkion plangintza eskaintzeko.

Aipaturiko helburuak lortzeko, ezinbestekoa da gizartean elkarlanaren bidea bultzatzea. Hori dela eta, AEK gertu azaldu da beti gizartearen esparru guztietan sortu diren euskararen aldeko ekimenetan esku hartzeko.

 

 

 


kartela


Irakasleriaren prestakuntza arloa bereziki lantzen du, kalitateko handiko zerbitzua eskaintzea lehentasunezko gaia baita. Era berean, Helduen Euskalduntze Alfabetatze sailean dihardugun guztiontzat baliagarria den material didaktikoaren sortze lanetan arituak dira AEK-ko teknikariak, baita helduei zuzenduriko bigarren hizkuntzen ikas-irakaskuntzarako ikerketa zein hausnarketa lanetan ere.

Bestalde, hainbat azterketa soziologikoren arabera, AEK-ko euskaltegiek gizartearen oniritzia dute. Izan ere, inkestatuek euskaltegien inguruko hainbat alderdiri buruz galdetuta oso iritzi ona agertu dute. AEKren jarduera euskararen eta euskaldunen egungo beharrizanei erantzutera zuzendu dago. Euskara geografikoki eta demografikoki hedatzeaz gain, erabilera esparru modernoetara eta ospe handienekoetara iristea nahi du AEK-k. Ildo horretatik, euskararen berreskurapena eta finkapena guneak euskalduntzetik datorren neurrian, ezinbestekoa da ikaslea euskal hiztun bezala txertatzea gizartean eta bere ingurune naturalean.






Informazio gehiago: www.aek.org





Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :