Euskararen normalizazioa lortzeko aldaketa eragingo du Kontseiluak

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Euskararen normalizazio erabatekoa lortzeko aldaketa eragitea izango du zeregin nagusia aurrerantzean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.

 



ANDOAIN-. Kontseiluak batzar berezia egin du gaur Andoainen, erakundea osatzen duten 45 bazkideen hainbat ordezkarirekin, gogoeta prozesuaren lehen faseari amaiera emateko.

Bazkideek urte hauetan Kontseiluak egin duen ibilbidea berretsi eta hamar urte hauetan euskararen normalizazioaren alde aurrerapausuak eman direla nabarmendu dute. Nolanahi ere, egindakoa asko izanik ere, helburua ez dela lortu esan du Koldo Tellitu lehendakariak eta egungo egoeraren aurrean erakundearen kezka agertu du.

Aurrera begira, hortaz, euskararen normalizazio osoa erdiesteko beharrezkoa den aldaketa eragitea izango da Kontseiluaren zeregina. "Kontseiluak aldaketa eragin beharko du. Prozesu hori eragitea dagokio Kontseiluari, aldaketa eragitea izango da bere eginbeharra", adierazi du Tellituk.

Horretarako, bere jarduera egokitu eta moldatuko du, egoerak eskatzen duenaren arabera.

 

 

Gara.net



Publié dans Euskalgintza

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article