"Euskararen mapa osoa da gure ardura" erranez Gasteiz eta Baiona arteko elkarlana babestu du Urgell-ek

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola




Urgell eta Brisson-en agerraldia, Kontseilu Nagusian. (www.mintzaira.fr argazkia)

Euskadiko Autonomi Erkidegoko (EAE) Kultura sailburu berria, Blanca Urgell, Baionan izan da asteazken goizean. EEPren lehendakariak, Max Brissonek, Gasteizko Gobernuaren ordezkari batek burutzen duen lehen "mugaz gaindiko" bidaia "euskara sustatzea xede duen elkarlana indartzeko" baliatu izana "sinbolo inportanta dela" nabarmendu du. 2010. urte arte irauten duen EAE eta EEP arteko hitzarmena bere baitan gordetzeaz gain, "aurrerantzean ere jarraipena emateko asko sendoa duela" azaldu du PSEko sailburuak.

Maite UBIRIA / BAIONA

 

 

Blanca Urgell-en bisita pozez hartzen duela azaldu du Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakariak, Max Brissonek. Bere erranetan, Gasteizen eratu berri den gobernu ordezkari batek "mugaz gaindiko" lehen bilera "Iparraldean euskararen engaiamendua berresteko" erabilia izana "oso balio sinboliko handia du".



Aurreko gobernuekin egin bezala "gure bi erakunde eta esparru artean elkar begirunea gordez lanean sakontzeko" asmoa agerian utzi dutela gaur Baionan eginiko lehen bilera horretan azpimarrartu du behin eta berriro UMPko buruak.



Blanca Urgellek, bere aldetik, EEPrekin egun Jaurlaritzak egiten duen lana goraipatu eta euskara Ipar Euskal Herrian hedatzeko " badakite beti gure laguntza izango dutela" azaldu du. EAEtik kanpo diren beste euskal lurraldeetan aritzeko asmoa ote duen galdetuta "euskararen mapa osoa da gure ardura" erantzun du Urgellek.



Aurten sinatutako hitzarmenak Iparraldeko eragileek aurkezturiko egitasmoak laguntzeko oinarriak ezartzen ditu. 2009. urteari begira lankidetza fondoa eratu da alde bien ekarpenez. Guztira, 1 390 000 euroko gehieneko zenbateakoa onartu da. Euskararen Erakunde Publikoak 920 000 euro ezarri ditu eta Gasteizko Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Saiburuordetzak beste 470 000 euro.



Lankidetza fondoa bi multzotan banatua izan da aurten. Lehen multzo batean laguntza iraunkorra jasotzen duten eragileak agertzen dira. Guztira 920 000 euroz diruztutako fondo horren jasotzaile honako eragile hauek dira:


  • Seaska ( 225 000 euro)

  • Euskal Irratiak ( 255 000 euro)

  • AEK (255 000 euro)

  • Uda Leku (130 000 euro)

  • Euskal Haziak ( 29 000 euro)

  • Biga Bai (10 000 euro)

  • Ikas-bi (26 000 euro)

  • Bertsularien Lagunak (40 000 euro)


Bigarren multzo batean aurtengo deialdi publikora txostenak aurkeztu dituzten eragileak agertzen dira. Aurten 86 proiektuak dira jaliak izan direnak, Hizkuntza Politika Proiektuaren erronken era eremuen arabera sailkatuak izan direnak. Hartara, alde batetik beren jarduera linguistiko osoaren sustatzeko xedez funtzionamendurako 8 proiektu lagunduak izanen dira aurten. Bestetik 78 egitasmo unean uneko ekimen gisa sustengatuak izanen dira.



420 000 euroz diruztatua den fondoaren bigarren multzo horretan arlo askotariko eragileak agertzen dira. Besteak beste 9 proiektu sustatuko dituzte hedabideen alorrean. Orotarat 222 000 euro banatuko dituzte 8 hedabideen artean.




Brissonek azpimarratu duenez, eredu numerikora igarotzeko Aldudarrak bideoak eta TVPIk jasoko dituzte laguntza handienak. Bi hedabideen artean diru-boltsa horretatik 117 000 banatuko dituzte. Gainerako dirua ondorengo proiektuen artean banatuko delarik: Radio Kultura ( 25 000 euro), Aztibegia-Info7 ( 5 000), Herria astekaria (40 000 ), "Mintza" astekaria (11 000 ), Behe Bidasoako HItza ( 9 000), eta KAZETA. INFO ( 15 000 ).

(Ebazpenaren xehetasu guziak pdf-an www.mintzaira.fr webgunean atxeman daitezke)


Publié dans Euskara

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article