AEK-k euskara ikasteko udako ikastaldiak antolatzen ditu

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


 

 

 

Urtean zehar gau eskoletan euskara ikasteko parada emateaz gain, udan ere aukera ona eskaintzen du ikastaldi ezberdinak antolatuz euskara ikasteko edo dakizuena hobetzeko gisan. Uztailaren hasieratik agorrilaren erditsu arte Euskal Herriko xoko guzietan burutuko dira. Interesatuek AEK elkartearekin harremanetan sartzera gomit dira.

Gaxuxa ARRANBIDE / DONIBANE GARAZI

 

 

 

Urepelen antolatzen dira urtero bezala bi asteko ikastaldiak barnategian. Egun osoan kurtsoak izaten dira euskaraz mintzatuz, baina arratsaldetan, atelierrak eta animazioekin klaseak arintzen dira. Astean behin ateraldi kultural edo kirolaria antolaturik izaten da. Bi data finkatu dira, batetik uztailaren 6etik 17ra eta bestetik agorrilaren 3tik 14era.



Bigarren ikastaroa Biarritzen burutuko da uztailaren 20etik 31ra. 7 oren klase emanen dira egunean, hau da 9ak-12ak30 eta 14ak-17ak15 arte. Bazkaria ikasle guziekin jastatzen ahalko da ikastaroaren prezioaren barne kontatua baita. Hala bainan barnetegirik ez da izanen eta klaseen ondotik ikasleak etxera sartuko dira.



Beste ikastaldi bat Berrogaine Lahüntzen antolatuko da xiberutarra ikasteko. Uztailaren 27tik 31 bitartean burutuko da, Xiberuaren bihotzean xiberutarra ikasteko parada ezin hobea eskainia delarik. Kurtsoak, tailer kulturalak eta Xiberoa deskubritzeko bisitak eginen dira.



Sei egunez euskarazko mendi ibilaldia proposatzen du ere AEK elkarteak. Garazitik Satnta Graziraino GR 10eko mendi ibilaldia antolatzen da euskaraz biziz. euskarazko. Kirola, Mendiaren ezagutza, euskararen erabilpena lotuko da ikastaldi bakar batean. Egunero mendia gozatzeko parada izanen da salbu bi egunez, non euskarazko kurtsoak emanak izanen diren klasean. Mendia euskaraz gozatzeko parada uztailaren 20etik 25era izanen da.



Ikastaldi tematikoak antolatzen ditu ere AEK-k. Euskarazko kurtsoak aktibitate batekin binazkatuko dituzte hau da ur kirolak, dantza edo pilota. Euskarazko kurtsoak goizero izanen dira eta arratsaldero aktibitate bat egina izanen da euskaraz. Aktibitatea izen ematearekin hautatua izanen da. Ur kirolak (rafting, surfa, itsas kaiaka etab.), dantza ( euskal herrikoak eta beste) edo pilota (iniziazioak berezitasun desberdinei). Iakstaroa agorrilaren 10etik 14ra iraunen du eta Biarritzen burutuko da.



Hauez gain, hego Euskal Herrian ere uda osoan ikastaldiak iraganen dira Arantzan, Foruan, Zugarramurdin edo Adunan. Euskal Herriaren itzuli bizikletaz egiteko parada izanen ere uztailaren 11tik 26ra.

 

 

 

Publié dans AEK

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article