Baionako besten hasieran Ekhi Erramundegiren bertsoa

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


Bob Edmeren argazkia


Besten hasiera Ekhi Erremundeguy-k eman du bertso bat kantatuz, urteroko gisan. Jendeak frango isilik entzuten du, nahiz eta anitzek tutik ez konprenitu. Bertsolari gaztea isiltzea goaitatu eta plaza guztia txaloka hasi da, besten hasiera urrun ez dela baitakite funtsean.




Herriko etxeko balkoitik

herriko etxeko plazara

besten irekitzeari

jarriz gero begirada

jende anitz bada baina

gaur jende anitz falta da

eta horiek aipatzeko

baliatu nahi dut parada

etorri nahi eta urrun

direnentzako eupada

Eneko, Ibai, Gilen, Xan,

denen partez besarkada

besta desberdina baita

lagun onik falta bada

ea noiz itzultzen zizten

Baionako bestetara


Publié dans Kultura

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article