Olentzero pertsonaia

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Olentzero

 

 

 

 

 

 

Aita Satrustegiren arabera, Olentzero forma askotako jenio bat da, euskal erlijioaren bilakaera erakustera ematen diguna, solstizioaren kultur zaharraren elementoak kristautasunarenarekin nahasiz.

 

 

Hastapenean, Olentzero etengabe arraberrituz doan naturalezaren sinboloa zen eta landarediaren iraungipenaren adierazlea.

 

Kristautasunak, naturalezaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du. Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da : Eguberriren mezulari bilakatu da.

 

Erraiten da Olentzerok 366 begi dituela. Urte berriaren adierazpena daiteke. 365 egun bizi izan ditu eta urte berriari begira dago.

 

Toki batzutan, Olentzero deitzen zen Eguberriko sugibelekoa. Garai horretan erre behar zuen eta honen hautsak alorretan barreatuak ziren uztak zaintzeko.

 

EGU, eguneko argia, euskal mitologiaren entitate zaharrenetarik da. EGU atzizkia

Olentzero ospatzen den garaiari dagozkien hitz anitzetan atzematen da : EGUR, EGUZKI, EGUBERRI...

Lehen eta orain

  • Betidanik ospakizunekin neurtu dugu denbora eta hauen artean, handienetarik dira : Urtatseko ohidurak.
  • Interes komertziala eguberriko eta Urtatseko ohidurez jabetu da, Olentzero zaku berean sartuz. Garaia da, errautsak harro diezaizkiogun eta argitara atera zer mezu daukan guretzat.

 

 

Ikazkin zaharrak ba ote digu zerbait errateko oraino ?

Jendetasun apur bat
 
Lehengo ohidura zahar batek gaurko hiritarrontzat zer balio du ? Olentzerok sasoin aldaketak iragartzen baditu, badauka beste mezurik.

Olentzerok argia dakar : argi berria. Gure mundua ere argi beharretan da. Olentzerok zubiak, loturak, egiten ditu lehengoarekin eta oraingoarekin, ilunarekin eta argiarekin, kanpokoarekin etabarnekoarekin… 

 

  • Olentzeroren aurpegi arruntak, zikinak eta itsusiak gure munduaren alde bat mirailatzen digu : konsumismoa, xahuketa, ezazolkeria…

 

  • Lehen bezala gaurregun ere itxaropenezko mezu bera dakar : argi berriarekin su berria, giza bihotzen berogarri. Olentzero lotua da bihotz-oneko elgarretaratzeei : familia, festa, ospakizunak, kantuak edo/ta anaitasunezko elkarte lanak : Table du Soir, Restos du Coeur, Secours Populaire, Secours Catholique eta abar…

 

  • Olentzerok ez dauka mirakulurik bere zakuan. Ez da ere Ohidura hutsa. Olentzerok argitara ematen du, handi ala ttiki, hango edo hemengo, "jendeak jendea balio duela", hauts azpitik argiberekoak girela.
  • 
eke.org
 

Publié dans Kultura

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article