Manu Chaok "Baïonarena" izena duen zuzeneko bat plazaratuko du agorrilaren bukaeran

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


 

 

 

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) ehundoko arrakasta lortu ondoren, albiste da berriz ere Manu Chao. Garazi Urdanpilleta kazetariak eitb.com webgunean jakitera eman duenez, musikariak diska berria plazaratuko du heldu den hilaren bukaeran. Lan berria "Baïonarena" du izena, zuzeneko bat da, eta bertan, besteak beste, iaz Lapurdiko hiriburuan, besten karietara, Chaok eman zuen kontzertuan eskeinitako kantak biltzen dira. Bestalde, La Califata erietxeko gaixoekin batera eginiko beste lan bat sarean zintzilikatu du musikariak.



La Radiolina diskoa zuzenean aurkezteko biran, Baionan, iazko uztailaren 30an emandako kontzertuan grabatutako kantuez osatutako lana da "Baïonarena". Disko bikoitza izanen da eta 30 kanta bilduko ditu orotara. Lapurdiko hiriburua eta Argentina artean lotura sentimental berezia sortzen da lan horretan, gainera.

 



"Baïonarena" diskoan agertzen diren zonbait kantu Mano Negra taldearen garaikoak dira. "Machine gun", "Mala Vida" eta "Rumba de Barcelona", esaterako. Beste anitz,  Parisen sortutako artistak bakarka atera dituen diskoetako abestiak dira. Hala nola, "Clandestino", Desaparecido", "Día Luna" edo "Rainin' In Paradize" kanta ezagunen bertsioak entzuteko parada eskeintzen du Chaok.

 



Abuztuaren amaieran iritsiko da dendetara diskoa -CDarekin batera DVDa ere kaleratuko da- eta irailean, berriz, zuzenekoak ematen ditu musikariak Estatu frantziarrean. Hona hemen bira horren xehetasunak eta hitzordu nagusiak.



Chaok sarritan agerian utzi du bere elkartasuna. Uztailaren hasieran Heletan abeslariak eskeini zuen kontzertura joaiteko aukera izan zuen orok horren lekuko izan zelarik.



Oraingo honetan, lan bat prestatu du  La Colifata irrati egitasmoa sostegatzeko. Sabias palabras du izena Chaok La Colifata, Argentinako erietxe sikiatrikoaren lagunekin, Chaok egindako elkarlan berria -20 bat abesti batera kantatu eta erregistratu dituzte- eta doan deskarga daiteke dagoeneko interneten bidez.


(Irakur osorik: Garazi Urdanpilletak eitb gaztea sitean idatzitako artikulua)


(Baionako kontzertua gogoratzen... Artikulu bat eta bideoa )

(Chao EHZ'09 festibalean. Bideoa )

 

 

 

Publié dans Kultura

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article