Biarritzeko Atabalek euskararen erabilera sistematikoa bilakatzeko engaiamendu zehatzak hartu ditu

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


Poueyts, Atabaleko lehendakaria, eta Max Brisson, EEPren lehendakaria.

 

 


Mixel Poueyts-ek, Atabaleko lehendakariak, eta Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak, Biarritzeko kultur egitura horretan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena izenpetu dute gaur goizean. Akordioa hiru urtendako hartua izan da eta EEPrekin batera UEU izanen du laguntzaile Atabalak bere eguneroko jardueran baita kanpoko komunikazioetan ere "elebitasun erreala" garatzeko.

Maite UBIRIA / BIARRITZ


Max Brissonek azaldu duenez, gaur goizean Atabaleko aretoan izenpetua izan den akordioa lehen urratsa da. Hau da, Atabalak "elebitasun erreala" garatzeko bidean EEPren laguntza izanen du. Atabalak dituen beharren azterketa eginen du Euskararen Erakunde Publikoak, bir maneran bere zerbitzuak eskeiniko dizkiola Atabali euskararen erabilera bultzatzeko hartu dituen engaiamenduak gauzatzeko.

 


Atabala musika garaikidearen erreferentzia nagusia bilakatu da azken urte hauetan. Espreski, Negresse auzoan bere egoitza zabaldu duenetik, 50 000 pertsunek parte hartu dute aretoan edo-ta ostatuan antolatu dituzten 100 kontzertu eta 60 kafe-kontzertuetan.


Bilanarekin segituz, 80 musika talde baino gehiagok erregularki erabiltzen dituztela grabatze estudioak eta rock-eskolako ikastaldietan 100 bat ikaslek hartzen dutela parte nabarmendu du Poueyts-ek. Finean, 40 artistek bere lanak erakutsi dituzte Atabalen, eta itzal handiko musikariek (Anje Duhalde, Niko Etxart, Gojira, Daguerre...) egonaldiak burutu dituzte.


Gaur izenpetutako hitzarmenari esker, Atabalak 5 000 euroko finantzamendua eskuratuko du, besteak beste, euskararen erabilera bere komunikazio euskarri guzietan sustatzeko. Gisa beran, bere kontzertu eta animazio guzietan euskararen erabilera sistematikoa bilakatuko da. "Elebitasun orekatua" lortzeko bidean aitzinamendu horren garrantzia goraipatu du Brissonek.


EEPren sostengu teknikoa izateaz gain, azken bi urtetan bezala aitzina begira ere UEUren laguntza izanen du Atabalak formakuntza arloan, zentro multimediaren bitartez.


Atabalak Biarritz eta BAB-etik ez ezik, barnealdetik, landesetatik, eta Gipuzkoatik gero eta bisitari gehiago izanen diuela azaldu du Poueyts-ek.


Hego Euskal Herrian dituzten hartu-harremanak garatu eta sakondu nahi dituztela nabarmendu du. Egun "Bilbotik eta Donostia artean" hainbat kolaborazio akordioak badituztela, besteak beste Kafe Antzokia edo Jam bezalako aretoekin, eta baita Elkar disketxearekin ere, zehaztu du Atabaleko lehendakariak.

 

 

 

Publié dans Euskalgintza

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article