Manex Erdozaintzi-Etxart idazlearen obra eta biziari buruzko liburua kalean

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

agurtzane_ortiz1021-250.jpg

 

 

 

 

 

Agurtzane Ortiz Lopetegik Manex Erdozaintzi-Etxarten obra literarioa publiko zabal bati ezagutarazteko liburua kaleratu berri du. Bertan, biografia aipatzeaz gain, Erdozaintzi-Etxarten olerkien azterketa egiten du. Ortiz Lopetegik euskal filologiari buruz ikasketen baitan egindako tesian oinarritzen da liburua. “Manex Erdozaintzi-Etxart, herriaren poeta” izenburuarekin, bi atal nagusiz osatua da lana: biografia, alde batetik, eta azterketa literarioa bestetik.

 

 


Ainize BUTRON | BAIONA

 

 

 

«Ezin da Manex aztertu bere garaiko inguramena politikoa edo erlijiosoa begiratu gabe. Arjeliako gerla, Txile eta Nikaraguako gertakariak, ikastolen mugimendua, 68ko maiatza bezalako gertakariak bere obra eta erabakian islatuak dira. Bere begiradatik garaiko historia ikusi daiteke», argitu du Ortiz Lopetegik.

 

 

 

 

Bigarren atalean, berriz, idazlearen obra literario ezaguna zein sekulan argitaratua izan ez dena ikertzea ekin dio Ortiz Lopetegik. Nola hasi zen idazten eta nola bilakatu zen idazle galderei erantzuteaz gain, olerkien edukia aipatzen ditu.

 

 

«Garai horretan ez zegoen eskolarik, ez euskaraz idazteko eran eredurik ere, beraz norberak segitzen zuen bere eredua», nabarmendu du. Horrenbestez, Erdozaintzi-Etxarten obra asko argitaratu gabe zeudela erran du idazleak.

 

 

Manexen olerkiak aipatzerakoan, hiru «dimentsio, gai edo paisaia» ezberdin aurkitzen zirela jakinarazi du. Tradiziotik harturiko poesia naturalista idazlearen obran pizu handikoa da, eta horri loturiko olerkietan lurra, etxea eta amari loturiko gaiak aipatzen ditu.  

 

 

 

 

 

Poesia sozial-militantea  

 

Horrekin, biziaz edo mundu berriaz hitzegiten duen poesia humanistaren bigarren multzo bat nabarmendu du Ortiz Lopetegik. Eta, azkenik, poesia sozial-militantea deituriko sailan gizartearen bidegabekeriak salatu eta Euskal herria aipatzen zituela adierazi du. Manex Erdozaintzi-Etxarten obra eremu zabala ukitzen zuen, beraz, aberritik, jainkoa, laborantza edo langileen egoera azaltzen zituen.

 

 

 

 

«Pertsona maitatua izan da, bazuen oso harreman ona idazleekin, eta, bere bizian aktiboa izan da. Jendearen mentalitateak astindu nahi zituen. Hegoaldea ikusten zuen mugitzen, eta, hemen zerbait egin behar zela uste zuen», gaineratu du idazleak. Kaleratu berri den liburua eta, bereziki Donapaleun bizi izan den Manex Erdozaintzi-Etxart fraidearen obra eta bizia ezagutarazteko aurkezpenak antolatuko ditu Elkarrek.

 

 

 

 

Kazeta.info


Publié dans Literatura

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article