Katalan kultura izango da ohorezko gonbidatua aurtengo Durangoko azokan

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

 

 





44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka datorren abenduaren 4tik 8ra ospatuko da eta kalatan kultura izango du ohorezko gonbidatua.






DURANGO-. Gerediaga Elkarteak urtero antolatzen duen euskal kulturaren hitzordu nagusiak bost egunetarako egitarau oparoa izango du bai Landako gunean baita beste lau lekutan ere eta hitzaldiak, errezitaldiak eta emanaldiak nagusituko dira. Krisiak-krisi, aurrekontua mantendu egin da eta eskola haurrak bertaratzeko ostiraleko lehenengo egun hori berreskuratu da.




Guztira 156 partehartzaile izango ditu Azokak, horietatik 14 eskari berriak dira. 292 stand-ek beteko dute Landako gunea eta 459 nobedade aurkituko ditugu bertan; 308 liburu eta 69 disko, besteak beste.





Hizkuntza eta kultura katalanak presentzia nabarmena izango du aurtengoan, Ramon Llull institutua izango baita ohorezko gonbidatua. Inaugurazio ekitaldia, esaterako, Andreu Carranza idazleak egingo du. Bestalde, euskal eta katalan musikari errepaso historikoa egingo zaio, Gerard Quintana eta Jabier Muguruzak kontzertua eskainiko dute eta "Puntueus" eta "Puntucat" proiektuak ere hartuko dituzte mintzagai.





Aurtengo Argizaiola Sariak euskaraz irakasten lehenak izan ziren andereñoak omenduko ditu. Ahotsenearen gunean, berriz, sortzaileen gunea izango da. Egunero euskal kulturako hainbat eta hainbat sortzaile pasako dira bertatik.

 

 

 

Gara.net



Publié dans Literatura

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article