Euskararen alde deiadarra jotzeko gonbita luzatu du Euskal Konfederazioak

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola




2009ean hizkuntz gutituen estatua zehazteko lege-egitasmoa aurkeztuko zuela iragarri zuen iazko maiatzean Frantziako Kultura ministaritzak. Geroztik, ordea, asmo horren karietara beste berririk ez da izan. Hilaren 20an Parisen buruturiko hainbat hartu-harremanen ostean, bere kezka agertu du Euskal Konfederazioak. Estatu frantsesean hizkuntz gutituen defentsa elkarrekin egiteko sorturiko Plataformak frantziar legeak ezinbestean bete behar lituzke 12 puntuko agiria adostu eta gero, urriaren 24an, Baionan, kofizialtasuna eta euskara garatzeko lege marko baten beharra aldarrikatuko dute manifestazio baten bidez.

Maite UBIRIA | BAIONA



Estatu frantziarraren baitan hizkuntz gutituen alde lan eginen duten erakundek eta taldek bat egin dute Pariseko Gobernuari beren hizkuntzak garatzeko ezinbesteko neurriak zehazteko orduan.

 


Dagoeneko, hilaren 20an, Parisen izandako hainbat bileretan -frantziar legebiltzarreko talde ezberdinetako deputuekin, lehinik, eta ondoren ARF elkartearekin (Association de Régions de France) - Estatu frantsesean existitzen diren hizkuntz gutituen ordezkariek adosturiko oinarrizko aldarrikapenak azaldu dituzten.


Laburbildurik, Frantziako Gobernuak iaz iragarri zuen legeak bete behar lituzke ezinbesteko baldintzak idatzita aurkeztu dizkiete frantziar legebileei hizkuntz gutituen alde lan egiten duten elkarteek. Bir maneran, oinarrizko eskakizun horiek entzunak izanen direla, heldu den ekainaren 14an, hizkuntzen aferaz arduratzen den batzarkide eta M. North, Frantziako hizkuntzen ordezkariaren arteko bileran espero dute Iparraldeko euskaltzaleek.


Sebastien Castek Euskal Konfederazioko ordezkariak azaldu zuenez, 12 printzipio horiek bideratzeaz gain, egun zoin egoeran dagoen hizkuntzen legea sortzeko egitasmoa ezagutu nahi zuten.


Tamalez, Gobernuak iaz iragarri zuen lege-egitasmoari buruz oso informazio apala jaso zuten, eta, deputatuen perzepzioetan oinarriturik, «lege proiektua gibelatzea edo alde batera uztzita« izanen dela beldur itzuli dira Iparraldeko euskara eragileek.


Jakes Bortayrouk, AEK-ko ordezkariak gogora ekarri duenez, aurten ez bada legea zehazten «heldu den urtetik aitzin hauteskunde giroa nagusituko da Frantzian», eta horrek berriz ere hizkuntz gutituek beharrezko duten «lege markoa» finkatzeko prozesua atzeratzea ekar dezake.


Baionan igaro den prentsaurrean, bestea beste, Koldo Tellitu izan da. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren izanean beren sostengu osoa eman dio Euskal Konfederazioari, eta bereziki, urriaren 24an, kofizialtasuna eta hizkuntz gutituendako «lege marko» baten beharra aldarrikatzeko erakunde horrek Lapurdiko hiriburuan antolatu duen manifestazioari.


Tellituk azaldu duenez, Iparraldean euskararekin gertatuko denaz «euskaldun eta euskaltzale guzien axola da». Horregatik, Euskal Herri osoko euskaltzaleei Euskal Konfederazioak aitzinera eramaten duen kanpaina sostegatzera eta bereziki urriaren 24an Baionan burutzen duen manifestaldian parte hartzera gonbita luzatu die.

(Irakur ere: Frantziako lurralde eta eskualde hizkuntzen aldeko legezko estatutua )

 

 

 

 



 

Publié dans Euskalgintza

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article