Zer da euskara zuentzat?

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


Goi-mailako ikasleen erantzunak:

 

 

 

Neretzat eskuara jakitea zen aspaldiko ametsa. AEK-ri esker hasi nintzen ikasten, pentsatuz gero irakatsiko niela billoberi. Zorigaitzez billoba bat baizik ez dut eta gainera urrun bizi da. Orain gutti erabiltzen badut ere plazer handi batekin.

JAKELIN

 

 

 

"Euskaldun sentitzeko modu bat eta nire sustraiak oroitarazteko"

Nahiz eta barruan euskaldun sentitzen naizen euskara ongi menperatzeak lasaitasun haundia eta indar gehiago emango didala pentsatzen dut. Euskal Herrian bizitzea euskara menperatu gabe ezinezkoa da, lotsagarria iruditzen zait, desohoragarria nire antzinakoen omenez.

MERTXE

 

 

 

Neretzat ere altxor bat da, haur denborako hizkuntza, bihotzean atxikia, antxu galdua, eta berriz pixtua, lehen baino azkarkio erabiliko dena belaunaldi berriari esker.

DOMINIKA

 

 

 

 

Neretzat, euskara da lehenik sehaska kantuen eta lo-kantuen hizkuntza, su baster xokoan amatxik kondatzen dituen istorien hizkuntza. Orai, etxetik kanpo, anitz haurrek mintzatzen dute euskara. Agian handitu eta gero, segituko dute euskaraz bizitzen!

PIARRETTE

 

 

 


Publié dans Ikasleen ekarpenak

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article