Pirinioetan murgildu da jada Korrika

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


Erribera eta Nafarroa atzean utzi eta gero, Pirinioetan murgildu da jada Korrika. Jende ugarik parte hartu du lehenengo bi egunetan.



AzkenEzkk.jpg



TUTERA-. Korrikak atzean utzi du Erribera, eta nahiz eta gauean korrikalari kopuruak behera egin duen, goizean berriro jende andana batu zaio lasterketari. Erriberrin, Lergan, Oibarren... helduak, gazteak eta haurrak lekukoaren atzetik joan dira, ikasleak, langileak, Sasoia jubilatu elkartekoak...

 


Eguerdian Zangozara iritsi da Korrika, eta bertan jendetza zegoen zain. Herritik buelta bat eman du eta bertatik, eguraldi paregabearen laguntzarekin, Pirinioetarako bidea hartu du. Ledea, Irunberri, Nabaskoze, Erronkari, Izaba, Uztarrotz eta Otsagabia zeharkatu ondoren, gauerdirako Euskal Herriko herririk altuenera iristea espero da, Abaurreagainera, alegia.

 

 


Hunkituta Tuteran

Tuterako Herrerias plazan, 17.30ean ekin zion atzo Korrikaren 16. edizioak. Alizia Iribarren, Tuterako euskaltegiko irakasle eta Erriberako AEK-ko arduradunak hartu zuen lekukoa Edurne Brouarden eskutik, honek, hamar egun barru Gasteizen ezagutuko dugun mezua lekukoan sartu ostean.

 

 

 

Gara.net





Publié dans KORRIKA 16

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article