Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu dute

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola


  Xarles Videgain



Euskaltzain emeritu izendatu duten Txomi Peillenen hutsunea beteko du Xarles Videgain hizkuntzalari baionarrak. Letretan doktorea, Euskararen Atlasa osatzen dihardu 1985az geroztik. Euskaltzaindiko Atlasgintza lan taldeko arduradun teknikoa da -Gotzon Aurrekoetxearekin batera-, eta Hiztegi Batuko lantaldeko kidea. Halaber, LapurdumAtlas linguarum Europae lanaren batzorde eragileko kide da. Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proposatu zuten Videgain kargurako.

 

 

Argia.com

 


Publié dans Euskalgintza

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article