400 diru-emale berri atzeman behar ditu aurten Integrazio Batzordeak

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Hezkunde Nazionalak AVS postuak beregain hartu ez dituenez 400 diru-emale berri atzeman behar ditu aurten Integrazio Batzordeak




Urritasunaren bat izaten duten haurren integrazioaz arduratzen den batzordeak ez du urte hasiera goxoa izan. Frantziako Hezkuntza Nazionalak ez du oraingoz beregain hartu Iparraldeko ikastoletan jardungo duten laguntzaile eta hezitzaileen lanpostuak. Ondorioz, 10 AVS delako postu berri bere boltsikotik ordaindu beharko du Seaskako batzordeak. Urtero bezala diru bilketari ekin dio Integrazio Batzordeak. Lehen hitzordu nagusia heldu den otsailaren 20an ezarri dute. Egun horretan euskal irratien laguntzaz Irrat'6 emankizuna eginen dute.

Maite UBIRIA / DONIBANE LOHIZUNE





Iaz baino 400 diru-emale lortzea ez da erronka erreza. Hala ere, «haur bakat bat ere ikastolarik gabe» ez dela geldituko bermatu ahal izateko 115 000 euro lortzea beharrezkoa dela azaldu dute batzordeko ordezkariek.




2009an bere 10. urtemuga ospatu zuen Integrazio Batzordeak. Hamarkada horretan 41 haur hazi dira Iparraldeko ikastoletan. Ikasle kopuruak etengabe emendatzen doa. Iaz urritasunaren bat zuren 21 haur hartu zituzten Xiberoa, Nafarroa Behera eta Lapurdiko ikastoletan. Aurten, berriz, 25 ikasle sartuko dira Iparraldeko 20 bat ikastoletan. Preseski, 7 haur ama eskoletan sartuko dira, 16 lehen hezkuntzan eta beste 3 lizeoan.




Ahalmen urriko haurrak hartzen dituzten beste sare guzietan bezala, 2005eko legea indarrean sartu zenetik egoera txarrenean abiatu du 2010-2010 ikasturtea Seaskak.





Aurreko urtetan bezala, hezitzaile postuak bere gain hartu beharko ditu Iparraldeko Ikastolen federazioak. Alta, Hezkuntza Nazionalak AVS postuak ordaintzeari muzin egin dio, ere, aurten. Ondorioz, 10 AVS postu berri ( auxiliaire de vie scolaire ) bere paltrikatik ordaindu beharko ditu Seaskako batzordeak.





«Aspaldiko partez urtea hasi dugu bukatzen ahalko dugunez jakin gabe» azaldu du Integrazio Batzordearen lehendakaria, Dominique Idiartek. Parioa ez da nolanahikoa. Ondorengo lau astetan luzatuko den kanpainaren amaieran 115 000 euro bildu behar ditu IBk. Iaz 1200 diru-emale lortu zituzten. Aurten, berriz, Integrazio Batzordeak 400 laguntzaile berri atzeman behar ditu.





Ezinbestean, bere lana biderkatuko dute ahalmen urriko haurren burasoek. Lehen hitzordu garrantsitzua heldu den otsailaren 20an ezarri dute. Bi urtetik behik Euskal Irratien laguntzaz Integrazio Batzordeko lagunek burutzen duten Irrat'6 emankizuna egun horretan igaroko da.






Irrat'6 emankizuna




Goizeko 7.00etatik eta 12.30ak bitartean barne hartzearen aldeko mobilizazio eguna garatuko dute Antxeta Irratia, Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Boza irratiek. Mezuak, kantu eskaintzak, lekukotasunak bilduko dituzte emankizun horretan. 11.00etatik 13.00etara "barne hartzen saiatzea, kanpo uzten ukatzea da " leloa duen (aurtengo kanpainiak mezu hori helaraziko du ) mahaingurua eskeiniko dute.





Emankizuna baliatuz, informazio mailak ezarriko dituzte ahalmen urriko burasoek 15 bat herritan. Usadioa denez, jendeak txekeak igorrita bideratzen du laguntza. Aurten, herriz herri ezarriko dituzten mahietan "diru kopuru txikia emateko prest dagoen jendearengana hurbildu nahi dugu", azaldu du Lanouguere-Arrosagaraik.




( Irakur ere: «Elkartasuna da gure haurrak eskolatzeko dugun berme bakarra». IBren 10. urtemuga kari Dominique Idiart eta Ladix Arrosagarai -kin eginiko elgarrizketa )


Kazeta.info

Publié dans Seaska

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article