Roger Idiart zendu da

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Bertso paper, kantu eta pastoral egile, eta apaiz izandakoa, asteazken gauean zendu da Roger Idiart, 78 urtetan

Gaur ehortziko dute bere sorterrian, Azkainen, 10:00etan

 

 

Nora Arbelbide.

Baiona





Aspaldian eri zen Roger Idiart. 78 urtetan, asteazken gauean zendu da. Gaur ehortziko dute bere sorterrian, Azkainen (Lapurdi) 10:00etan, bizia, bertso, kantu eta testuak idatziz pasatu ondoren, beti umorea berme. Lehen lapurtarra izan da pastoral bat idatzi duena. Lehena eta bakarra. Bata, Xalbador, 1991n Larraindarrek eman zutena, eta bigarrena Etxahun Iruri, Irurin emana 2001ean. «Hemengotua zen», laburbiltzen du Jean Louis Davant euskaltzain eta idazle zuberotarrak. «Zuberera biziki ongi ikasi zuen». Pastoral bat idazteko beharrezkoa dena ba omen zuen: «Giroan bizi zen. Pastorala barnetik ezagutu beharra da, eta hark ezagutzen zuen».




Zuberoa maite zuen Idiartek. Anitz ikasi omen zuen zuberotarrekin, BERRIAk 2006ko urtarrilaren 15ean egin elkarrizketan azaldu zuenez, han bizi esperientzia izugarri aberasgarria izan zitzaion: «Ezin estimatua». XalbadorErrazu, jaun erretorea, hori gure euskara duzu!», erran zidan (...) Diploma bat eman balidate bezala zen».




Allandu Bordazarre, Etxahun Iruriren semeak ongi gogoan du Idiartek beren parrokian egin egonaldia. 23 urte iragan zituen Zalgizen erretore Idiartek. Eta beraz, Irurin ere ematen zituen mezak. Familia osoa adiskidetu zen harekin: «Maitagarria izan da gurekin». Onesta, umila eta borondate handiko gizon gisa deskribatzen du: «Arrunt jende xeheendako ona; hemen lagundu du jende anitz». Haren aita zenarekin kantuaren gustua partekatu zuten azkar. Semearen iritziz, Etxahun Iruri Idiartek baino hobeki ezagutzen zuenik ez da.




Zuberoan arras integratu bazen, Elizak bidalirik joan zen, «mendekuz», Idiartek argi zuen BERRIAk egin elkarrizketan. Alabaina, apaiza bazen, ez zen izan apaiz formateatua, Peio Ospital kantariaren hitzetan: «Bere erara bizi izan zuen apaiz engaiamendua eta euskaltasuna, ez zen molde akademikoan izan». Kritikak ez zituen sakelan gordetzen. Benedikto XVI.az hauxe zioen: «Opus Deiko apaiz batek Guardia Zibilaren txapela eman zionean hark buruan ematea ez da inozentzia. Bazekien zer arizen».




Bizkitartean, anaia segituz apaiztua, elizako kantu anitz idatzi zituen. Eta ehorzketa, bataio edo ezkontzetara ere, beti bertso berriak idatzirik heldu zen. Elizatik kanpo kantatzeko ere, kantu eta bertso idazten ordu parrasta bat iragan zituen. Ezagunen, Baionako Suprefeta, Bedatsian, Orhiko Xoria baita ETAk 1970ean bahitu Beihl Alemaniako kontsularen ihes saiakeraz, Beillaria.




Peio Ospital eta Pantxoa Carrere bikoteak Roger Idiarten kantu anitz interpretatu ditu. Oraino gazte zirela, Idiart irakasle izan zuten Uztaritzen. Euskaraz kantatzera bultzatu zituen bere gisan. Horren lekuko, anekdota bat. Ikasleen arteko ateraldi batean autobusean zirela, bikotea kantatzen hasi ziren. Gaineratekoek isilarazi nahi izan zituzten eta horretarako harrabots egin. Idiart oldartu egin zitzaien.





Euskaltzale eta abertzalea



EUSKALDUNON EGUNKARIA sustengatu zuen hastapenetik, eta ondotik EUSKALDUNON EGUNKARIA. Irrati kronikaria, Ipar Euskal Herriko lehen euskarazko irrati emankizunen egile eta esatari izan zen Radio Côte Basque irratian, Telesforo Monzon eta Larzabalekin. Artikuluak ere idazten zituen. Enbata aldizkarian hasieratik, beti euskaraz.




Militante arlo guztietan. Dantza taldearen bidez bilakatu omen zen abertzale: «Konturatu gabe... Frankisten aurka gerla egin zuten hamarnaka errefuxiatu pasatzen zen gure etxetik, janaren truke», betiere 2006ko elkarrizketa oinarri.



Publié dans Euskalgintza

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article