Hitzaditza 2009: diktaketa euskaraz

Publié le par AEK - Baionako Gaueskola

Euskal kultur erakundeak eta AEK-k Hitzaditza, euskarazko diktaketaren laugarren edizioa proposatzen dute maiatzaren 16an, 9:30etan, larunbatez, Baionan, Santa Klara IUT eskolako geletan (Gaztelu Berria, San Andre Plaza). Hiru maila proposatuak dira. Izena eman oraindanik!



Hitzaditza: 2009ko afitxa telekargatu (PDF - 250 ko)



2008an, 80 bat pertsonek ariketan parte hartu zuten.

Aurten ere 13 urtetarik 16 urte arteko gaztetxoen maila proposatua izanen da. Helduak aldiz, iaz bezala, bi taldetan banatuko dira: euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak.

Euskaltzaindiak testu guziak balioztatuko ditu. Hizkuntza mailaren araberako ariketak izanen dira.

 


Aitzineko urteetan bezala, testuen idazleak diktaketa egunean ezagutuko dira eta emaitzak eguerdi irian jakinaraziak izanen dira.

 


Ariketa hau aitzaki bat besterik ez da euskarazko momentu goxo baten iragaiteko: topaketak iparraldeko idazleekin, euskarazko liburuen eskaintza, kultura animazioa eta euskal kulturarekin zer ikusteko duten sarien banaketa.


Izen-emateak maiatzaren 7a arte hartzen dira!



Publié dans AEK

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article